Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Mahai-ingurua

Emakumea eta adinekoa izatea, feminismotik egindako hausnarketak

Data: Apirilak 7-18:30

Lekua Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera 4.solairua )

Baztertuak erakusketaren aurkezpenaren esparruan deitutako mahai-inguru honetan, feminismoaz, gorputzaz eta zahartzeaz hausnartuko da. Adierazpen artistiko desberdinak erabiltzen dituzten belaunaldi ezberdinetako bi emakumeren elkarrizketa izango dugu: Raquel Riba Rossy (a.k.a Lola Vendetta ") eta Mari Luz Esteban.

 

Marc Espín erakusketaren egileak aurkeztu eta moderatuko du elkarrizketa, eta gai hauek jorratuko ditu: adinkeria, adinekoen eskubideen urraketa, identitate soziala eta politikoa, hizkuntza eta artea, adineko emakumeen adierazpide gisa, eta haien eskubideen aldarrikapen gisa.

 

Mari Luz Esteban mediku bezala hasi zen eta antropologiarantz jo zuen. Orain Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea eta ikertzailea da eta bere lanaren ardatza osasunaren, generoaren, gorputzaren, emozioen eta maitasunaren arteko loturetan kokatzen du. Aktibista feminista eta idazlea, Adineko emakumeekin lan egiteko gakoak. EAEko emakumeen etxeekin egindako proiektuaren egileetako bat da (Emakunde, 2021). Duela gutxi "El manifiesto de las mujeres viejas" poema liburua argitaratu du, adineko emakumeak feminismoaren eta kolektiboaren baitan aldarrikatzeko.

 

Raquel Riba Rossy marrazkilaria eta ilustratzailea da, emakumeen ikusezintasunaren aurkako kritika soziala egiten duen "Lola Vendetta" komiki-pertsonaia ospetsuaren sortzailea. Lola Vendettaren lau liburu argitaratu ditu eta Leticia Doleraren “Morder la manzana” liburuaren egokitzapena ilustratu berri du. Emakumeen kultura-herentzia umoretik desmuntatzen eta berreraikitzen tematuta, marrazteaz gain, bere abestien egilea da, eta ahalduntze-tailerrak eman ditu Espainian eta Amerika Latinoan. 2022an “Descartados” erakundearekin elkartzen da, haren enbaxadore izateko eta sare sozialetan haren lana marrazteko.

 

Marc Espín kazetaria da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea, “Descartados” GKEko lehendakaria, Erdialdeko Amerikan adinekoen duintasunaren alde lan egiten duena, eta Baztertuak liburuaren egilea, ingelesez eta euskaraz argitaratua.

 

Sarrera librea lekuak bete arte. Mahai inguruaren aurretik pertsona helduen ON DO KO taldeko ekitaldi artistikoa izango da 18:30ean

 

Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak, Donostia Lagunkoia, Kutxa Fundazioa, TAU Fundazioa, Descartados GKE eta Donostiako Erretiratuen Elkarteei Adeitasuna Hobetzen Laguntzeko Udal Zerbitzua.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa