Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Eraldaketarako ilusioz hezi.

Kurtsoa

Doako ikastaroa: Eraldaketarako ilusioz hezi

Data: Irailaren 23tik azaroaren 4ra

Lekua online

InteRedek eta Sorginlore Gizarte Elkarteak "Eraldaketarako ilusioz hezi. Estrategia hezkidetzaileak eta krisi ekosoziala lantzeko proposamen metodologikoak" online ikastaroaren hirugarren edizioa antolatu dute. Prestakuntza doakoa izango da, eta irakasleei, orientatzaileei, hezitzaileei nahiz familiei zuzenduta dago, berdintasuna eta jasangarritasun ekosoziala beren hezkuntza-jardunean txertatu nahi dituztenentzat.

Sei modulutan banatutako ikastaroak tresna teoriko eta praktikoak eskainiko ditu krisi ekosozialaren jatorria eta ondorioak ikuspegi feminista, kritiko eta intersekzional batetik ulertzeko. Horrez gain, hezkuntza-eremu bidezkoagoak, ekitatiboagoak eta jasangarriagoak eraikitzen laguntzeko estrategia hezkidetzaileak landuko dira, online edukiak, topaketa birtualak eta jarduera praktikoak uztartuz.

Hirugarren edizio hau osorik euskaraz egingo da, 40 orduko iraupena izango du, eta parte-hartzaileek, ikastaroa amaitutakoan, InteRedek emandako ziurtagiria jasoko dute. Prestakuntza doakoa izango da, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzari esker.

Noiz: 2026ko irailaren 23tik azaroaren 4ra.

Non: online.

Iraupena: 40 ordu.

Hizkuntza: euskara.

PROGRAMA OSOA HEMEN ESKURAGARRI

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa