Topaketa
Data: Martxoak 11
Lekua Teila Fabrika. Iruresoro Plaza, 2/4 (Egia) - Donostia
Nazioarteko Bake Brigadak (PBI) erakundearen gonbidapena, lurraren eta lurraldearen defendatzaileen eta komunikatzaileen biraren esparruan.
Komunikazioa giza eskubideen defendatzaileak babesteko tresna estrategikoa da. Defendatzaileen lanari buruz informatzeko modua, bada, lagungarria izan daiteke beren borroka indartzeko eta babes-sarea zabaltzeko; baina arriskuak ere eragin ditzake, ez badugu kontuan hartzen pertsona horiek jasaten duten kriminalizazioa, estigmatizazioa eta indarkeria.
“Babesteko komunikazioa, lurraldeetatik eta erbestetik” eta, bestetik, “Posible da arriskuak eta inpaktuak eragin gabe komunikatzea? Erakunde eta komunikatzaile aliatuez harago”. Gonbidatu bereziak izango ditugu eztabaida sustatzeko. Eremu horietan, bada, lurra defendatzeko esperientzia batzuk ezagutuko ditugu, hain zuzen ere, komunikazio alternatiboa, feminista eta komunitarioa prozesuaren funtsezko ardatz izan dutenak.
Non: Teila Fabrikan
Noiz: Martxoak 11
Ordutegia: 10:00-14:00
Hizkuntza: Gaztelania
Informazio gehiagorako: https://www.ongdeuskadi.org/eu/agenda/pbi-euskal-herria-topaketa-babesa-komunikazioa/