Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Alboan topaketa

Topaketa

Ama Lurraren ahotsak, gazteak etorkizun jasangarriaren alde

Data: Maiatzak 17

Lekua Uliako aterpetxea

Dena prest dago aurtengo topaketarako! Oraingoan, Donostian elkartuko gara, Uliako Aterpetxean, Maiatzaren 17an. Aurten oso garrantzitsua den gai bati buruz ikastera eta eztabaidatzera gonbidatu nahi zaituztegu: gizarte eta ingurumen arloko justizia.

Aurreko edizioetan bezala, begirale-taldeak (Alboanekin boluntario diharduten gazteen monitore-taldea) dinamizatuko du topaketa. Gainera, edizio honetan Kolonbiako Fe y Alegriako ordezkariak ere izango dira. Hala, haien parte-hartzeari esker, Kolonbiako gazteek eta emakumeek esparru horretan bizi dituzten errealitateetara hurbildu ahal izango gara, eta Fe y Alegríak esparru horretan egiten duen lana gertutik ezagutu.

Hori dela eta, Euskadi eta Nafarroa osoko gazteak gonbidatu nahi ditugu gurekin parte hartzera eta maiatzaren 17an Donostian kultur truke, eztabaida eta hausnarketa egun bat pasatzera.

* Informazio gehiago: ALBOAN

*Topaketaren arduraduna: Mikel Aguirre mi.aguirre@alboan.org

*Whatsapp 609 23 26 27

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa