Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa eta dokumentala

EXODOA, HONDAKINAK ATERPE

Data: Irailak 11 - Urriak 31

Lekua Aiete Kultur Etxea

Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat; azken biktimak, ehunka hildako eta 200.000 iheslari. Karlos Zurutuza eta Andoni Lubakiren proiektu honen bidez, komunikabideek gai horri buruz duten isiltasun gero eta handiagoa saihestu nahi da.

 

Argazkia erakusketa: Siriako kurduek egun pairatzen duten zigorra islatzen duten 40 argazkiren bilduma dugu:gerra frontea, mamu herriak, errefuxiatu eremuak, iheslariez jositako eskolak,hiletak... BIlduma soso errealitate konplexua helarazteko tresna bikaina delakoan gaude.

 

Dokumentala: Fatma 22 urteko neska unibertsitarioa da. Afringoa da, baina etxetik kanpo bizi da Turkiak bere herria suntsitu eta okupatu zuenetik 2018an. Bere bizitza berrabiarazten ari zela, Ankarak beste eraso bat bideratu du Fatma orain bizi den eskualdean. Kurdu gazteak pintuan bilatu du ihesbidea.

 

Karlos Zurutuza:Karlos Jot Down aldizkariko Nazioarteko burua da baina Euskal Herriko zein atzerriko zenbait hedabiderentzat ere egiten du lan. 2009an Nawab Bugti Reporting Award saria jaso zuen Londresen eta 2012an Argia Saria eta Rikardo Arregi Saria. 2016an Photographic Social Vision Ikerketa Kazetaritzako Beka eskuratu zuen. 2019an finalista izan zen nazioarteko Prix Plumes Libres sarian. Hainbat kronika libruruen egilea ere bada Karlos.

 

Andoni Lubaki: Andoni 2010an hasi zen Ekialde Hurbilean nahiz Afrika iparrean gatazka eta giza eskubideak jorratzen argazkilari gisa. Hamarkada batez, munduko prentsa medio eta agentzia handienekin kolaboratu du, tartean New York Times, AP, AFP eta Vice. Alepon (Siria) egindako lanagatik Chris Hondros et Picture of the Year nazioarteko sariak jaso zituen 2013an, besteak beste.

 

Produkzioa: Euskal Fondoa eta Ronak

Antolatzen du: Donostiako Udaleko Lankidetza Atala eta Aiete Kultur Etxea

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa