Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Tailerra

ESS-ko Ekintzailetza Eskuliburuaren aurkezpena eta tailer praktikoa

Data: Otsailak 24
18:00 – 20:00

Lekua Jarduera Aretoa, Udal Liburutegi Zaharra, San Jeronimo kalea z/g. Donostia

Negozio ideia bat daukazu? Eta, gizarte, genero eta iraunkortasunaren ikuspegitik ekin nahi diozu? Nahiko zenuke jakin zertan datzan ESSa, eta zein eragin daukan gure egunerokotasunean? Proiektu bat buruan izan ala ez, gonbidatzen zaitugu ezagutzera pertsonen eta ingurumenaren ongizatea erdigunean jartzen duen ekonomiaren ikuspegia, gure Ekonomia Sozial eta Solidarioko Ekintzailetza Eskuliburuaren bidez.

 

Gure ekintzailetza-ibilbideko lehen tailer honetan, eskuliburu berri hau aurkeztu eta praktikan jarriko dugu, zeinak Canvas Soziala metodologia erabiltzen duen negozio-ideia bat garatzeko; gizartean, ingurumenean eta generoan duen eragina kontuan hartuta. Elkarlanean egingo dugu, ahalduntzeko eta denon artean ikasteko; horretarako, iritziak eta esperientziak partekatuko ditugu. Tailerra doakoa da, eta gaztelaniaz egingo da. Parte-hartzaile bakoitzak eskuliburuaren kopia bat jasoko du, ibilbide horren barruan egingo ditugun tailer eta topaketetan bere proiektua garatzen jarraitu ahal izan dezan. Parte hartu nahi baduzu, inprimaki honetan izena eman beharko duzu.

Antolatzaileak: Ecosfron

Tel: 680697648

Maialen.aginagalde@ecosfron.org

 

 

 

Atxikitako artxiboak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa