Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Bazkari - solasaldia

Palestinako Zaporeak

Data: Azaroak 30-12:30. Izen-ematearekin

Lekua Ardatza Elkartea (Fermín Calbetón,52)

Zer hobe Palestinako kultura eta historia bazkari batekin ezagutzea baino? Salah Jamal jatorri palestinarreko bartzelonarra da, medikua, idazlea eta gastronomiaren zale amorratua; Salahek palestinar bazkaria prestatuko du, Zigor Iturrieta sukaldari eta atletarekin batera. Bitartean, Palestina herriari eta arabiarrari buruzko kontakizun historikoak, ohiturak eta pasadizo interesgarriak kontatuko dizkigute.

 

Salah Jamal bartzelonar palestinarra da, dermatologoa, historialaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea. Hainbat libururen egilea, Nijmet Al-Quds saria jaso zuen, Palestinako hizkuntzara eta kultura arabiarrera hurbiltzeko egindako lanagatik. Aroma Árabe bere azken liburua kultura arabiarrari buruzko lan gastronomikoa da, eta Atzerriko Sukaldaritza Libururik Onenaren Saria jaso du Salon du Livre Gourman 2000n.

 

Zigor Iturrieta ETBko aurpegi ezaguna da, Chiloe eta Txoriene saioengatik, baina, batez ere, kirol arloko erreferente bat da, eta sukaldari-lanbidearekin uztartu du beti. Eskaladak eta trail running lasterketek mundu osoan zehar bidaiatzera eraman dute, leku, istorio eta jende interesgarriak ezagutuz.

 

Ize-ematea. Epea azaroaren 18 arte 

943481471

lankidetza@donostia.eus

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa