Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Zirku soziala - Etiopia

Fekat Circus - Move In

Data: Abuztuak 18 - 17:00

Lekua Konstituzio Enparantza

Fekat Circus Donostiara dator, Move In ikuskizun berriarekin. Zirkua gizartea eraldatzeko tresna delarik, ikuskizun honen bidez, Etiopiako talde honek ziurgabetasunez beteriko basamortu eta itsasoan zehar migratzaileek egin behar izaten duten bidaia utopiko eta nekagarria irudikatu nahi dute. Akrobaziak, baskula, rue cry, malabarak eta objektuen manipulazioa dira konpainia etiopiarraren teknikak.

 

Fekat Circus, zirku soziala egiten duen eskola proiektua da; bazterketa arriskuan dauden 250 umek baino gehiagok duintasunez bizitzeko beste modu bat aurkitzen dute Addis Abebako eskola honetan. Horrez gain, euren hiriko ospitalean dauden umeei irribarrea eramaten diete. Munduan zehar egiten dituzten birekin Etiopiako alderdi ezberdin bat ezagutzera eman nahi dute, telebistan eta albistetan eskaintzen dutenetik haratago. Lan duina eskaini nahi die hango gazteei, eta, era berean, dirua lortu eskolarekin jarraitu ahal izateko.

 

Donostiako udaleko Lankidetza Atala / Donostiako Festak

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa