Bizitza Jokoan kanpainak krisi klimatikoa eta giza eskubideen urraketaren arteko harremana aztertzen du eta kanpaina horren bigarren fasearen baitan Mugarik Gabek, Latinoamerikako zenbait kolektibo eta komunitateen laguntzarekin, Honduras, Mexiko eta Guatemalako 3 kasu ikertu ditu.
Ikerketa horietan, enpresa eta gobernu desberdinek eragindako eskubide urraketak salatzeaz gainera, meatzaritza, deforestazio eta kutsaduraren aurrean lurra eta lurraldea defendatzeko egindako erresistentziak eta borrokak jaso dira. Kasuen laburpen grafiko bat webgune honetan ikusi daiteke:https://bizitzajokoan2.mugarikgabe.org/eu/
Erakusketak kubo eta tamaina desberdinetako panelekin osatutako 8 egitura ditu. Ilustrazioen egilea Zoiartze Puente da, ikerketatik ateratako hainbat esaldi eta datu iruditan erretratatu dituen artista gaztea eta ikerketa eta erakustea Elankidetza eta Donostiako Udalaren laguntzarekin egin dira.
Noiz: Martxoaren 16tik 31ra
Non: Okendo Kultur Etxean
Hizkuntza: Euskara/Gaztelania
Ordutegia: Kultur Etxearen irekiera ordutegian