Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Hitzaldia - Rosa María Calaf

Emakumeak Asian

Data: Irailak 5-19:00

Lekua San Telmo Museoa

Asian eta Pazifikoan daude munduko ekonomia ahaltsuenetako batzuk, bai eta planetako biztanle pobreenen bi heren ere. Oso eskualde anitza da politika eta kultura aldetik, eta desafio handiak ditu generoaren ikuspegitik. Berdintasun konpromisoak onartu dituzte zenbait naziok, baina, askotan, oraindik nekez gauzatzen dituzte. Zer da emakume izatea kontinente hartan? Rosa María Calafek, TVEk Asia-Pazifiko berriemaile ohiak, eskualde hartako emakumeen egoera ekarriko du gogora: alde hartako herrien arteko ezberdintasunak eurak bezain konplexua den egoera bat.

 

Rosa María Calaf: Espainian nazioartera bidalitakoen kazetaritzan aitzindaria, TVEko korrespontsalen artean ibilbiderik luzeena eta askotarikoena izan du. Sobiet Batasunerako ordezkaritza zabaldu zuen, Moskun; Vienan, ekialdeko eta Balkanetako herrietarakoa, eta, Hong Kongen, Asia-Pazifiko eskualderakoa. Hego Amerikako Buenos Aireseko ordezkaritza berregituratu zuen, eta korrespontsal jardun zuen Estatu Batuetan, Italian, Txinan eta Asian.

 

Xabier Madariaga: moderatzailea

 

Sarrera irekia izango da lekuak bete arte.

Hizkuntza: gaztelania.

 

Antolatzaileak: Donostiako udaleko lankidetza Atala eta San Telmo Museoa

Laguntzaileak: Revista 5W eta EHU/UPV

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa