Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

IKuskizuna + Tailerra

Fekat Circus& Slum Drummers   

Data: Ekaina 24-18:00

Lekua Zuloaga Plaza (San Telmo Museoa)

Ikuskizuna

Fekat Circus& Slum Drummers 2005 urtetik aurrera Europako jaialdi askotan izan dira eta oraingoan Euskal Herrira datoz lehen aldiz.

Kenya eta Etiopiako 15 artistek zirku, bihurrikaritza , malabarrak, dantza, akrobazia eta musika ikuskizuna eskainiko digute. Erritmo, indar, abilezia eta pozaz beteriko emanaldia.

2 konpainia hauek artea erabiltzen dute eraldaketa sozialerako. Artista gazteak dira, behar handiko hainbat eskualdetan lan egiten duen zirku hezkuntza proiektu bati esker prestakuntza jaso dutenak.

 

Tailerra

Ondoren tailer irekia egingo da, eta haur eta gazteek hainbat elementuekin esperimentatu eta jolastu ahalko dute.

 

 http://bit.ly/1BlND7k

 

DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA

943481471

lankidetza_cooperacion@donostia.eus">lankidetza_cooperacion@donostia.eus

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa