Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa

Argazki erakusketa: Ura, Ibaiak eta Herriak.

Data: Martxoaren 18tik maiatzaren 31ra.

Lekua San Telmo Museo

"Ura, Ibaiak eta Herriak" uraren gatazken eta borroken giza alderdia aurkezten digun erakusketa da. Bilduma honek, nazioarteko hainbat argazkilarien lanak erakusten dizkigu, 20 kasu nabarmen aurkezteko. Argazki eta istorio zuzenen bidez, kaltetuak estatistika huts izateari uzten diote, beren minak, etsipenak eta esperantzak zuzenean komunikatzeko. 


 "Ura, Ibaiak eta Herriak", sei ardatz nagusiren inguruan landu da: 1)Populazio desplazamenduak urtegi handien eraikitzea dela eta; 2)Giza Eskubideak, biolentzia eta ura; 3)Katastrofe “ez naturalak”; 4)Ur ekosistemen degradazioa eta gosea; 5)Pribatizazioa eta ur edangarria izateko giza eskubidea; eta 6)Garaipenak eta alternatiba arrakastatsuak; 24 kasu adierazgarrien bidez. Beste zazpigarren ardatz batean, hemengo bi kasu aurki ditzakegu, Urumea eta Pasaiko portuaren erregenerazioa. 

 

 

www.aguariosypueblos.org

606067053 edo 943 481574

aitormoreno78@yahoo.es

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa